Iñauteriak direla eta harrobiko sei partida bestetik ez dira jokatuko asteburu honetan. Azpimarragarrienak dira, Zilarrezko maila, Bera Berak Kukullaga Etxebarri taldeari egingo diola bisita, larunbatean 20etan eta, goizean, Lacturale Bera Berak ekingo diola Euskal ligako bigarren faseari Orion.
Bestetik, Bidebietan, larunbatean bi hitzordu. Goizeko 10,15etan Lacturale Bera Bera kadete taldeak Bidasoa hartuko du eta senior mutilek, Elgoibar 13etan. Kadete mailako beste taldeak Egian izango du partida Aiala Zarautzekin. Azkenik, igandean, infantil mailan, Bera Berak Legazpin jokatuko du eta benjaminek topaketa bat antolatu dute Orion.