Montenegron jokatu den Mediterraneo Txapelketa irabazi du Oihana Murgiondok Espainiako jubenil mailako selekzioarekin. Lehen fasean Lacturale Bera Berako jokalariak bost partida jokatu ditu, Grezia, Txipre, Serbia, Errumania eta Esloveniarekin. Lau irabazi eta bakarra galdu zuten. Finalean, Montenegro antolatzailea gainditu zuen Espainiak (14-19) txapelketa irabaziz.
Lehen urteko jubenila izan arren Oihana Murgiondok minutuak izan ditu eta guztira 11 gol sartu ditu.