Norgehiagoka gogorra Ipuruan jokatutakoa, zentzu guztietan. Bera Bera atzetik joan zen markagailuan ia partida osoan, baina azkeneko minutuetan irabazteko zorian izan zen. Epaileek ez zuten ontzat eman Elene Vazquezen gola, baloia marra ez zuelakoan gainditu (bideoa ikusita barruan egiten du botea), minutu eskas falta zela, berdinketa izango zena etxeko taldea bat gutxiago zegoela, baina defentsan baloia lapurtu eta Lizeagak sartu zuen berdinketa. June Ulaziak desbideratu zuen azken jaurtiketa, puntua Donostiara. Larunbatean, Camargo izango da aurkari Bidebietan.
Bestetik, Euskal ligaren lehen fasea amaituta, Lacturale Bera Bera jubenil taldea hirugarren sailkatu da eta bigarren faseari ekingo dio otsaileko lehen asteburutik aurrera. Kadete taldeak, aldiz, Gipuzkoako lehiaketan parte hartuko du.
Gipuzkoako txapelketetan aldiz, mutilen garaipenak aipagarri, jubenil eta kadeetan.
Emaitzak:
Zilarrezko maila:
MEK EIBAR ESKUBALOIA 20-20 BERA BERA
Euskal Liga:
Jubenilak:
CIMDE ELGOIBAR 24-27 LACTURALE BERA BERA
Kadeteak:
SALENTO GELATI ELGOIBAR 34-22 LACTURALE BERA BERA
Gipuzkoako txapelketak:
Senior mutilak:
BERA BERA 22-26 DONIBANE BONANTZA
Jubenil mutilak:
BERA BERA 40-28 UROLA E.K. A. ARANZADI
Kadete neskak:
URNIETA IÑAKI MECANIZ. 35-12 BERA BERA
Kadete mutilak:
BERA BERA 38-26 AMENABAR ZKE
Infantil neskak:
BERA BERA LARANJA 28-30 AIALA C ZKE
BERA BERA URDINA 14-28 TRAPAIA PULPO EK