Harrobiak 11 partida jokatuko ditu Bera Bera Eskubaloiko harrobiak eta eskolak topaketak izango ditu Urnietan. Gaur bertan, Zilarrezko mailan Bera Bera MEK Eibar Eskubaloiaren aurka arituko da, Ipurua kiroldegian, 20,30etan.
Euskal ligan, aldiz, azkeneko jardunaldiari ekingo diote Lacturale Bera Berako taldeek bihar Elgoibarren. Jubenilek hirugarren postua mantendu nahi dute eta kadeteek garaipenarekin itxi bere ibilbidea.