Bera Bera

Seleccione su idioma

Harrobi ia osoa plazara! Erabakiak erabaki, alebinak izan ezik, gainontzeko taldeak partidak jokatuko dituzte asteburu honetan, horietatik, asko etxean.

Larunbatean, Euskal Liga, Lacturale Bera Bera kadete eta jubenil taldeek San Adrian hartuko dituzte Bidebietan. Kadeteak, 16etan eta jubenilak, 17,45etan.

Igandean, hitzordu garrantzitsua. Iaz sailkapenean gorenean egon zen Lauko Ermuko Errotabarri bisitari izango baita igandean 12,15etan Bidebietan. Maialen Pescador entrenatzailearen taldeak lau partidetatik hiru garaipen lortu ditu, Ermuarrak aldiz puntu batera daude Eibarren berdindu ostean.

Gipuzkoako txapelketetan, senior mutilek Legazpin izango dute hitzordua larunbatean; jubenil neskak, Egian arituko dira Orio aurkari; jubenil mutilek, Elgoibarren; kadete neskak, Zumaian, kadete mutilak Urola hartuko dute igande goizean Bidebietan eta infantil mailan, Bera Bera Urdinak Bidasoa hartuko du Yoldin, Bera Bera Laranja Orion jokatuko du eta mutilak, Hondarribian.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores