Bera Bera

Seleccione su idioma

Larunbata jai eguna izan arren, harrobiko talde gehienek jardunaldia izango dute goizeetan badira ere. Zilarrezko mailan, Bera Berak Kantabrian jokatuko du, Anabel Lee Camargo 74 taldearen aurka 20etan da, sailkapenean lau puntu dituena donostiarrak adina. Beste hitzordu interesgarria Euskal Kopan dago, izan ere,  jubenil mailako finalerdia jokatuko baitute Lacturala Bera Berak eta Gran Camping Zarautz taldeek Gascan, larunbatean 9,30etan, Europako norgehiagoka aurretik, alegia.

Bestetik, infantil mailako lehiaketak abian izango dira larunbatean. Nesketan, Bera Bera Urdina Andoainen izango dute hitzordua 11etan; mutilek, aldiz, Yoldin 10etan Egiaren aurka.

Gipuzkoako txapelketan, Bidebietak hartuko ditu 10etan Bera Bera eta Aiala Zarautz; Ordizian arituko dira jubenilak 11,45etan, jubenil mutilak Andoainen 9,30etan eta senior mutilek, igandean 9,30etan, Bidebietan, Bergara izango dute aurkari.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores