Bera Bera

Seleccione su idioma

Asteburu honetan martxan jarriko da Euskal Liga kadete eta jubeniletan. Lacturale Bera Berako bi taldeek Oriora egingo dute bisita larunbatean Karela kiroldegira, kadeteak 16etan eta jubenilak, 17,45etan, hain zuzen. Zilarrezko mailako taldeak berriz igandean izango du hitzordua 3. Jardunaldian MEK Eibar Eskubaloia hartuz Bidebietan 12,15etan. Maialen Pescador entrenatzailearen taldeak aurreneko bi puntuak lortu zituen Urdulizen eta Eibarren oraindik ez du punturik urratu.

Gipuzkoako txapelketan, berriz, senior mutilek Zumarragan jokatuko du larunbat arratsaldean; jubenil neskak Bidebietan Zurizuri hartuko dute 13,15etan; kadetak Ereintzan izango dute hitzordua goizean; kadete mutilak Arrasaten igandean; jubenilak La Sallen larunbatean eta infantil neskak topaketa bat Leioan larunbatean egun osoan zehar. 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores