Bera Bera

Seleccione su idioma

Harrobiak zazpi partida jokatuko ditu asteburuan eta infantil nesken taldeak lagunarteko bat. Euskal Kopan, Lacturale Bera Berak jubenil taldeak aukera bikaina du finalerdietarako txartela lortzeko larunbatean Eibarren, Ipuruan 10etan, eta arratsaldean Bidebietan, Lacturale Bera Bera kadeteek MEK Eibar gainditu behar dute helburu bera lortzeko.

Bestetik, Gipuzkoako txapelketetan, jubenil mutilek Ereitzari egingo diote bisita larunbatean 13,15etan; senior mutilen taldeak Txingudi hartuko du Bidebietan 20etan eta igandean, jubenil neskak Irunen izango dute hitzordua 10etan eta kadete mutilek Pulpo jasoko dute Bidebietan 12,30etan.

Zilarrezko mailan, berriz, Bera Berak Berango Urduliz taldearen aurka jokatuko du bigarren jardunaldia, lehengo astean Zarautzen 33-24 galdu zuena. Urdulizen izango da, Iparralde kiroldegian, larunbatean 19,30etan: streaming ikusgai

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores