Bera Bera

Seleccione su idioma

Harrobiko sei partida jokatuko ditu asteburuan Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek. Azpimarragarriena da egungo Zilarrezko Mailan debutari izango dela Bera Bera, Gala Gar Toper Zaragoza BM La Jota taldea hartuz. Bidebietan izango da larunbatean 18,15etan.

Aurretik, leku berean 16etan, Lacturale Bera Bera jubenil nesken taldeak Euskal Kopari ekingo dio Cimde Elgoibarren aurka. Elgoibartarrek MEK Eibar gainditu zuen lehen jardunaldian (27-23), ondorioz, partida erabakiarra izango da.

Horrez gain, asteburua irekiko dutenak Gipuzkoako Txapelketan ariko de Bera Bera kadete nesken taldeak, izan ere, hitzordua larunbatean  9,30etan izango dute Irungo Artalekun.

Igandean. Andoainen 10etan jokatuko du Bera Bera mutilen kadeteak eta Bidebietan, bi partida: Gipuzkoako txapelketan Bera Bera jubenil nesken taldeak Ereintza hartuko dute eta jubenil mutilek 11,45etan Hondarribia.

Argazkia: Juan Antonio Garaikoetxea

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores