Bera Bera

Seleccione su idioma

Euskal Eskubaloi Federazioak antolaturik, ligari ekin aurretik, taldeek Euskal Kopa izango dute hizpide. Hortaz, Zilarrezko mailan irailaren 21ean debuta egingo duen Bera Bera Senior taldeak aste honetan izango digu bi hitzorduak, Bidebietan asteazkenean 19etan Aiala Zarautz aurkari eta larunbatean 16,45etan Eibarren, Ipurua kiroldegian. Zarauztarrek eibartarrak hartuko dituzte irailaren 15ean.

Maialen Pescador, entrenatzaile

Iaz Lacturale Bera Bera jubenil mailako entrenatzaile eta askotan senior taldea ere zuzendu zuena. Maialen Pescadorrek aurtengo denboraldian Zilarrezko Mailan arituko den taldea zuzenduko du, Nely Carla Alberto ordezkatuz, alegia.

Senior taldeak erronka berri biziko du aurten, Zilarrezko mailara salto egin baitu. Larunbatean Anaitasunak antolaturiko txapelketan parte hartu zuen, oraindik, ez dago sasoi puntuan, Andrea Saez atezaina esate baterako ez da taldearekin entrenatu oraindik eta baziren beste baja batzu ere. Anaitasunarekin eta Aiala Zarautz taldeen aurka amore eman zuten baina talde honek bere bertsiorik onena emango du hemendik gutxira. Halere, saiatuko da asteazkenean Aiala Zarautzi sustoa ematen Bidebietan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores