Bera Bera

Seleccione su idioma

Zazpigarren jardunaldiari ekingo diote Euskal ligako kadete eta jubenil mailetan, neske-mutiletan, hau da, hiru partida baino ez dira gelditzen eta mailari eusteko borrokan dira Lacturale Bera Bera eta Herrería Bidebieta Bera Berako taldeek. Larunbatean etxetik kanpo arituko dira, neskak Zumaian eta mutilak, Barakaldon. Oso irteera zailak gainera.

Bestetik, senior neskek Leizaran hartuko dute Bidebietan larunbat arratsaldean, lidergoan sendo jarraitze aldera.

Gipuzkoako txapelketan berriz, senior mutilen taldeak Urolaren bisita jasoko dute larunbat arratsaldean Bidebietan. Eta 20etan Bera Bera Urdina kadete taldeak Eibar hartuko du Bidebietan lidergoa jokoan dutelarik, izan ere, partida guztiak irabazi dituzten bi taldeak baitira.

Infantil mailan, igande goizean Yoldin dira hitzorduak. 10etan Bera Bera Laranjak Orio hartuko du eta 11,30etan Bera Bera Urdinak, Eibar. Mutilak, igande eguardian Oñatin arituko dira.  

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores