Bera Bera

Seleccione su idioma

Ereintza liderra gainditurik, Euskal Ligako Bera Berako taldeak Ameztoi Zarautzen aurka arituko da larunbatean Aritzbatalden. Hiru puntura daude zarauztarrak eta liga amaitzeko bi partida falta dira. Aurreneko bi taldeek Zilarrezko mailara igotzeko aukera dute eta berdinketa edo garaipena lortuz gero, Bera Berak ziurtatuko luke helburu hori. Galtzekotan, apirilaren 23era arte zain egon beharko luke Jarrilleras iritsiko baita Bidebietara.

 

Ez da izango partida bakarra Zarautzen, izan ere infantil neskek larunbat eguardian jokatuko dute eta infantil mutilek, igandean.

Bidebietara, berriz, Pulpoko bi kadete etorriko dira larunbatean. Goizean Lacturale Bera Bera kadete neskekin jokatzera eta arratsaldean, Herrería Bidebieta Bera Bera kadete mutilekin.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores