Bera Bera

Seleccione su idioma

Herrería Bidebieta Bera Bera kadete mailako taldeak asteburu honetan Barakaldon izango ditu hitzorduak Euskal Ligarako promozioa. Sara Gilek zuzentzen duen taldeak Inmobiliaria Ezker Aldea Balonmano Barakaldo, Urkunde Elgoibar eta Tolosa Eskubaloiak izango ditu aurkari.

Helburua, hiru onenen artean sailkatzea. Barakaldoko Lasesarren antolatuko dute fasea. Urtarrilaren 20an, Herrería Bidebieta Bera Berak Ezker Aldea Balonmano Barakaldoren aurka jokatuko du 17,30etan; larunbatean Gorostizan 18etan Urkunde Elgoibar izango du arerio eta igandean Lasesarren 16,30etan, Tolosa.

Kadete neskak, Errenterian

Galtzarabordako udal kiroldegian burutuko da Euskal ligarako promozioa. Lacturale Bera Bera kadete taldeak hiru onenen artean gelditu beharko du Euskadiko txapelketa jokatze aldera.

Bihar, ostirala, 17etan Urdaibai Katillotxu izango du aurkari; larunbatean, San Adrian Horia, 15,30etan eta igandean 10etan Ereintza Aguaplast.

Euskal ligan, lidergoa jokoan

Bestetik, Euskal Ligako senior mailan, Bera Bera liderrak bigarren sailkatuari egingo dio bisita larunbatean 20etan Easy Berango Urduliz taldeari. 18 puntuekin, bi taldeak lider dira, eta lehen jardunaldian Bidebietan 27-23 nagusitu ziren donostiarrak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores