BKL 50-52 BERA BERA ULIA
Beste bidai bat Bera Bera Ulia rendi A2-ko taldearentzat. BKL-ren aurka tokatzen zitzaigun, oraindik partidurik irabazi ez zuen taldea gurekin batera. Jokalari gutxirekin aste osoan zehar eta partidurako ere jokalari garrantzitsuak falta zitzaizkigun, baino ilusio handiz iritxi gara Beasainera.
Partidu hasiera erritmoa jarri dugu eta oso erne egon gera batez ere erasoan. Defentsan, arreta faltak haien saskiratze errazak baimentzen zituen eta markagailua berdinduta mantendu da. Lehenengo laurdenaren amaieran epailearen eraginak aurka egin digu eta partiduaren berotasunak gora egin du. Kontaktu gogorrak, haserreak eta erritmoaren bizitasunak une horretatik partiduaren amaiera arte iraun du azken minuturarte.
Bigarren aukerak etxeko taldeak bizirik mantentzen zuen etxeko taldea eta guk, apurka erritmoa igotzen eta defentsan lan hobea egiten markagailuan alde txiki bat ateratzea lortu dugu. Horrela iritxi gara azken minutuetara eta txanpona gure aldera erori da. Jokalarien lasaitasuna eta buru hotza bikaina izan da azken segunduetan eta lehenengo garaipena lortu dugu.
Azpimarratzeko lana gaur Olatzek egindakoa taula azpian eta Nahiaren buru hotza, naiz eta kolpe asko jasan. Orain bi astetan ez dugu ligako partidurik. Lana egitea eta bigarren itzulia prestatzea tokatzen zaigu, beti ere ilusioz beteta. Aupa neskak!
Bera Bera Gros talde kadeteak garaipen berri bat lortu gaurkoan Zarautzeko Zast taldea gainditu ondoren 46-27.
Talde donostiarrak arazo asko izan ditu erasoan eta azken partiduetan ez bezela, saskiratze errezak hutsegin ditu. Egindako lana ona izan da, gogo asko eta intentsitate handiz baina lana hori ezin markagailuan erakutsi. Lehen zati triste baten ondoren, 15-11 markagailuan
Bigarren zatian obetzea besterik ez zegoen. Naiz eta lortu, gaur ez da gure eguna izan. Ala ere, arerioa baino sendoagoa zela erakutsiz, azkenean diferentziak zabaldu ditu eta azkenean 46-27 emaitzarekin amaitu da partidua
Egun txar bat besterik ez izatea espero degu eta berriz ere lehengo bidera bueltatu nahiean, lana egiteko prest azaltzen da ekipoa.
Eutsi neskak!!
MARKAGAILUA LAURDENERO: 11-6, 4-5 (15-11); 15-8 (30-19) eta 16-8 (46-27 amaieran)
SASKIRATZAILEAK: Marta (2), Danna (3), Paula (11), Lucia (5), Nara (9), Noa (0), Sara (4), Anne (0) eta Lur (12)
HURRENGO PARTIDUA: Urriak 28, larunbata, 16.15tan Jesuitasen, Easoren aurka
Lezo 11-86 Bera Bera Manteo
Lezora bidaia tokatzen zitzaion taldeari, bostgarren jardunaldia eta bostgarren garaipenaren bila. Eta horrela izan da. 40 minutuetan lan bikaina, defentsan sendo eta erasoan alai. Lehenengo minutuetatik hasi dira markagailuan bi taldeen arteko desberdintasunak agertzen eta minutuak aurrera zijoazela desberdintasun hauek handituz joan dira. Partidu amaierako emaitzak agerian uzten du bi taldeen arteko maila. Hala ere, eta beti diogun bezala iritxiko dira talde gogorrak eta seriotasunez lanean jarraitu behar dugu prest egoteko. Azpimarratzeko behin ere jokalari guztiek sartu dutela gutxienez saskiratze bat partiduan zehar. Ligako bost partiduetan jokalari guztiek sartu dute, eta hori taldeko joko ona egiten ari garen isladapena da. Zorionak neskak!
Partidua amaituta taldeko 11 jokalariak eta bi entrenatzaileak elkarrekin bazkaltzera joan dira. Bazkalondoko luzea eta IDK Gipuzkoaren partidua ikustera joan dira, haiek dira eta guk jarraitu behar dugun adibidea. Modu honetan, Donostiako harrobiko taldeak, ahotsak utzi ditu bere izarrak ikusten.
Askok, gaur gauean, noizbait hor jolastera iritsiko ote diren amestuko dute eta ez gara gu izango amets hori etengo dugunak. Horretarako astelehenean lanean jarraituko dugu, denok elkarrekin, familia bateratu bat gara eta.
Bera Bera Albistur talde seniorrak denboraldiko bigarren partidua jokatu du gaur Ordizian eta bere lehen garaipena lortu du 31-45 emaitzarekin.
Emaitza ikusi ondoren partidua erosoa izan dela pentsatu daiteke. Ba guztiz kontrakoa izan da. 37. minutuan markagailuak oso larria zen 31-32 adierazten zuen. Zorionez, azken hiru minutu hoietan, 0-13ko partziala lortu eta garaipena Donostiruntz ekartzea lortu du ekipoak.
Partiduaren hasieratik Bera Bera Ordizia baino gehiago zela sentsazioa izan da kantxan. Baina nagusitasuna hori ez da zelaian ikusi eta, ondorioz, ez eta markagailuan ere. Erasoan hutsegite asko, bai jokoan bai saskiratzekoan ere. Defentsan berriz, eskas, erreztasun asko eskeiniz. Modu honetan ezinezkoa izan da markagailua ahustea. Aurretik beti, bai, baino...
Beste aldean Ordizia, talde oso gaztea. Limitazioekin baina ideiak garbi eta burrukatzeko ilusioz. Eta ez dute asko falta izan helburua lortzeko. Zorionez donostiarrentzat atarian geratu dira.
Bera Bera Albistur talde berria da. Kontzeptu asko "ikusi" arren, benetan landu beharrekoak oraindik, sortzen ditugun egoerei etekina atera ahal izateko. Obekuntzarako tarte handia duela garbi dago eta horretan saiatuko garela esan beharrik ez. Lana eta lana, Ez dago besterik!!
Azkenik, partidu amaieran bizitu dugun momentu unkigarria aipatu nahi dugu. Aste honetan, gure delegatua den Nere Albisuk, bere amatxo galdu du. Gure Lide Lopez jokalariaren amona. Azkeneko minuturaino itxaron behar izan dugu, Lidek, ain gogokoa zuen saskiratze hirukoitza lortzeko, bere amari eta, bereziki amonari, eskeini nahi ziona. Zihur zihur gaude, hor goitik amonak irrifar batez eta txalo batekin jaso duela eskeintza
Animo Nere! Animo Lide!. Besarkada eta muxu handi handi bat
MARKAGAILUA LAURDENERO: 6-6, 11-18 (17-24); 7-5 (24-29) eta 7-16 (31-45)
SASKIRATZAILEAK: Ane (5), Maite (7), Naroa (0), Oihana (2), Abad (17), Rica (5), Jone (0), Nora (0), Lide (3), Garaiko (2) eta Arnold (4)
HURRENGO PARTIDUA: Urriak 28 larunbata, Manteon 20.00tan, Añorgaren aurka
Bera Bera Baldaren beste garaipena bat. Hiru partidutatik hiru garaipen lortu dituen ekipoa, sailkapenean beste Bera Berarekin lehen postuan enpatatua dagoena.
Hasieran esnatzea kostatu zitzaigun. Ez genekien zer defentsa tokatzen zen momentu bakoitzean, nexkak lo sartu ziren zelaira.
Hasierako minutuak ez ziren batere onak izan ,baina bankiloan zeudenen animoekin nexkak pixkanaka partidura sartzen hasi ziren.
Partidua goraka joan zen eta hori azpimarratzekoa da. Nexkak partidua oso ritmo onean mantendu zuten.
Partiduko saskiraketa gehienak baloiaren pare bat buelta eman baino lehen izan ziren. Deskantsua eta gero, gure helburua atakea lasaiago hartzea izan zen. Baloia ondo mugituz eta aukera onak bilatuz. Luke eta Mariaren lana aipatzekoa da,partiduko zati honetan. Ekipoa antolatzen saiatu ziren eta momentu askotan lortu ere.
Argi dago, oraindik atakea lasai eta aukera onak bilatzeko lan egin behar dugula baina pixkanaka gauzak ateratzen doaz. Eta honek itxura ona du.
Azkenik, Zorionak denei eta segi lanean!!!!
Hurrengo partidua, Igandean 10etan Benta Berri kiroldegian Ostadarren aurka.
MARKAGAILUA LAURDENERO: 8-16, 5-16 (13-32); 10-15(23-47) eta 11-20 (34-67)
SASKIRATZAILEAK: Luke (4), Maddi(4), Eneritz (-), Inge (11), Arrate (6),Maria (4), Nahia(2) , June (6), Oihane (8), Enara (22)