Bera Bera

Select your language

Junior partaidetzako derbia izan genuen igandean, non kadeteak izan ziren protagonista eta kostatako garaipena lortu genuen, Monpas.
 
Bi taldeetan baja ugari ziren, ibaetan talde erdia faltan eta bostpasei kadeteren laguntza bikaina izan zuten. Guk aldiz 3 baja, saskiratzaile nagusia eta denbora bat lesionaturik doan jokalari garrantzitsu bat.
 
Partida lehiatua espero genuen eta ala joan zen, bi taldeak intentsitate handiz irten ginen baina saskira begira kamuts. Honela markagailu estua izan zen beti eta atsedenera Ibaeta aurretik heldu zen, kadeteek beste puntutxo bat eman baizioten partiduari tartea zabaltzeko.
 
Hirugarren laurdenean aldiz sagarrondoari astinaldi eder bat eman genion eta markagailuan aurreratzea lortu genuen abantaila eroso bat lortuz. Partidaren ondarrera ala heldu ginen baina azken minutuetan urduritasuna sartu zitzaigun eta Ibaeta 2 puntura hurbildu zen. Azken segunduetan ibaetak lapurreta bat egitetik oso hurbil izan zen baina taldeak bikain kudeatu zituen azken instanteak eta garaipena geurea izan zen.
 
Erreboteak eta bigarren aukerek eman ziguten garaipena, ez ohiko moduan.
 
Azpimarratzekoa kadeteek erakutsi zuten maila, bai beraien aldetik eta bai gure aldetik, bat igo genuen eta bera izan zen gure jokalari baloratuena eta giltzarri.
 
Hurrengo partidua bi aste barru izango dugu, aste hauetan gauza berriak sartzen saiatuko gara ea lortzen dugun berauek barneratu eta praktkan jartzea
.

Laguntzaileak / Colaboradores

Laguntzaileak/Colaboradores