Bera Bera

Select your language

Bera Bera Albisturrek atzo, igandea, debutatu zuen 2019-20 denboraldi berrian eta galdu egin zuen Atletico SnSn talde on baten aurka 50-53

Beste behin ere, denboraldi hasierak prestakuntza murritzarekin harrapatzen du taldea, oporrak direla eta, oso gutxi entrenadu bait du aurre denboraldian

Ala ere, taldeak oso itxura ona eman zuen.  Beti izan duen lanerako gogoak erakutsi zituen eta intentsitate handiarekin jokatu zuen. Gauzak txukun egin ere, bai defentsan, bai erasoan. Eta garaipena ez zuen urrun izan. Azken minutu terdian aurretik zen (50-47) baina nekeak eta partiduaren tentsioak eraginda, 2 akats larri egin zituen eta garaipenak ihes egin zion eskuetatik

Laurden bakoitzeko partzialak ikusi eta partidua berdindua izan zela ikusi daiteke. Kanpotarrak gehienetan aurretik joan arren, Bera Berak markagailuari eusten zion. Talde batek lortzen zuen partzialari, beste batekin erantzuten zion besteak.  Horrela azken momentuan aurretik jartzea lortu harte baina, esan dugun moduan, ezin errematatu garaipenarekin

Naiz eta partidua galdu, sentsazio ona eta baikortasuna utzi zuen partiduak. Ihaz bezela, zihur, taldearen errendimendua goraka jungo dela eta beti arerioentzat izan den talde zaila izango dela berriz ere

 

ZORIONAK neskak eta lana, lana eta lana!!!

 

MARKAGAILUA LAURDENERO: 14-18, 12-11 (26-29); 8-8 (37-37) eta 16-16 (50-53 amaieran)

SASKIRATZAILEAK:  Marta (7), Esnal (4), Danna (1), Lur (24), Naiara (2), Nara (6), Nahia (0), Anne (4), Sara (2) eta Susana (0)

HURRENGO PARTIDUA: Larunbata 21, Zumarragan 10.00tan, Goierriren aurka

Laguntzaileak / Colaboradores

Laguntzaileak/Colaboradores