Bera Bera

Select your language

Bera Bera Albisturrek porrota garbia jaso zuen Benta Berrin jokatutako derbian talde oso indartsua eta multzoko liderra den Bera Beraren aurka. Bera Berak ez zuen gehiegi estutu beharrik izan garaipena erosoa lortzeko. Talde sendoa da, antolatzaile onak eta, bai kanpoko jokoan bai barrukoan, jokalari arriskutsuak dituena. Denboraldiko bigarren fasean euskal ligara igotzeko autagai nagusietakoa da

Talde honen aurrean Bera Bera Albisturrek ez zuen aukera handirik izan. Defentsan arazo asko arerioaren jokoa geratzeko eta erasoan berriz, beti bezela kamutz. Jarrera ona izan arren, gauzak ondo egiten saiatu arren, obea den taldearen aurka aukerarik ez.

Datorren astebukaeran atseden ihardunaldia da eta, hurrengoan, lehen itzuliko azken partidua izango du Bera Bera Albisturrek Iraurgiren aurka

MARKAGAILUA LAURDENERO: 17-6, 13-6 (30-12); 16-10 (46-22) eta 10-7 (56-29 amaieran)

SASKIRATZAILEAK: Marta (4), Esnal (13), Danna (0), Paula (4), Lur (7), Naiara (1), Nara (0), Nahia (0) eta Anne (0)

HURRENGO PARTIDUA: Abenduak 16, igandea, 12.00tan Benta Berrin, Iraurgiren aurka

Laguntzaileak / Colaboradores

Laguntzaileak/Colaboradores