Bera Bera

Select your language

Gaizki jokatutako azken laurden batean ihes egin dio bigarrena izan ziteken garaipenak Bera Bera Albisturri. Jasotako 5-20ko partzialak pikutara bota du ordurarte egindako lana eta porrot berri batekin geratu da etxeko taldea

Partidua Oiarsoren nagusitasunarekin hasi da. Jokalari handiak ditu eta kanastaruntz bidea ondo itsi diete Bera Berako jokalariei. Kanpoko jaurtiketa izan da aukera bakarra eta, partidu hasieran gehien bat, ez da asmatu. Defentsan gainera, asko kostatu zaio arerioaren erasora egokitzea eta, ondorioz, 0-7ko partziala bost minututan. Hutsarte baten ondoren, zerbait obetu eta diferentzia berdinarekin iritsi da laurdenaren amaieran 8-15

Bera Bera Albistur taldearen ADNan dago ez errenditzea eta burrukan jarraitzea. Gaurkoan ez da gutxiago izan eta lanean jarraitu du buru-belarri. Bai erasoan bai defentsan gauzak obetzen joan dira eta atsedenaldira berdinketarekin iritsi da (19-19)

Hirugarren laurdenean gauzak berdintsu joan dira eta, gutxigatik izan bada ere, aurretik markagailuan amaieran (35-29). 

Laurden bat falta eta garaipena lortzeko aukera izan zitekela ikusten zen baina....gauzak guztiz okertu dira. Maila honetan onartu ezin diren akatsak egin eta markagailua berdintzeko aukera erreza eman dio Oiarsori. Hori nahikoa ez eta, partidutik desagertu da ekipoa. Erasoan ulertezina den azkarregi bukatu nahia eta defentsan berriz amore eman eta erreztasun asko emanez. 1-9ko partziala jaso eta agur bigarren garaipena izan zitekeenari. Pena handia!!

Bera Bera Albistur ekipoa, lehen urteko jokariaz osatuta dagoena, errendimenduko mailan ari da. Garaipena bakarra eta 4 porrot jarraian daramatza. Emaitzak ez ditugu lagun baina taldea egiten ari den lana arrigarria da, benetan bikaina. Astetik astera obekuntza ikusten da eta partiduetan azkenekoan baino sendotasun handiago ikusten da. Asko dago egiteke baina emaitzak iritsiko direla zalantzarik ez daukagu datorkigun partidua egokiena ez bada ere, multzoko talde indartsenetakoa zai daukagu eta. Harrotasun eta zorte handia sentitzen dugu talde onekin lana eginez

ANIMO NESKAK!! EUTSI EKIPO!!

 

MARKAGAILUA LAURDENERO: 8-15, 11-4 (19-19); 16-10 (35-29) eta 5-20 (40-49 amaieranl)

SASKIRATZAILEAK:  Marta (7), Esnal (14), Danna (4), Paula (0), Lur (8), Naiara (0), Nahia (3), Anne (0), Sara (2) eta Hanna (2)

HURRENGO PARTIDUA: Igandea, urriak 28, Bidebietan 10.00tan Easoren aurka

 

PD.- Partidu batzuetan 20 jaurtiketa libre izan ditugu. Baita 30 ere!!. Gaurkoan 6 bakarrik...

Astetik astera kirola ezberdinetan gabiltzala dirudi...

Laguntzaileak / Colaboradores

Laguntzaileak/Colaboradores