Bera Bera

Select your language

Azken postuan partidurik irabazi gabe dagoen Tecnun taldearen bisita izan zuen larunbatean Bera Bera Albistur ekipoak eta, aurrez ikusi zitekeen bezela, istorio handirik gabeko partiduan, garaipena erreztasun osoz lortu zuen.

Bi taldeen arteko diferentziak jakinik, ez da erreza motibatzea eta intentsitatez jokatzea. Modu honetan, lehen minututik aurretik jarri eta agintzea lortu zuen etxeko taldeak nahiz eta partidu normaltxo bat egin. Ala ere, erosotasunez irabazi zuen 57-24 emaitzarekin

Liga erregularreko ihardunaldi bat falta delarik, Bera Bera Albistur hirugarren sailkatua dago. Ondoren kruzeak hasiko dira, azken laurdenetakoak hain zuzen ere. Arerioa nor izango den jakiteko, azken ihardunaldia jokatu zai egon behar. Inter edo Easo izango da gainditu beharreko taldea konpetizioko azken fasean sartu ahal izateko: 4ko finala alegia.

MARKAGAILUA LAURDENERO: 10-4, 11-5 (21-9); 21-10 (42-19) eta 15-5 (57-24 amaieran)

SASKIRATZAILEAK: Ane P (2), Maite (0), Naroa (3), Oihana (2), Ane R (14), Nora (0), Lide (5), Ainhoa G (10), Ainhoa Ar (5) eta Irati (16)

HURRENGO PARTIDUA: Apirilak 21, larunbata, 20.00tan Yoldin Askatuak "B" taldearen aurka

Laguntzaileak / Colaboradores

Laguntzaileak/Colaboradores