Bera Bera

Select your language

Igande goizean, Urretxun, goi mailako saskibaloia izan genuen. Lidergoan berdinduta zeuden bi talde aurrez aurre, sailkapenean agintzen geratu eta azken titulorako urrats handi bat ematea helburu zutelarik.

Bai Goierri eta bai Bera Bera jakindun ziren partiduaren garrantziaz eta zeukaten guztia utzi zuten kantxan. Emozioz betetako eta intentsitate handiko partidua eskeini ziguten, azkenik garaipena donostiarren aldera erori zelarik.

Bera Bera partidu guztian zehar aurretik izan zen markagailuan. Abantailak ez ziren handiak izan baina beti aurretik. Honek etxekoei esfortzu gehigarri bat eskatzen zien, markagailuari buelta eman nahia alegia. Baina urdinen atsegabekotasunarako, hurbiltzen ziren bakoitzean, laranjaz jokatu zuen Bera Berak ihes egitea lortzen zuen berriz ere.

Modu honetan, 2 taldeak goma eginez, azken laurdenera iritsi ziren 8 puntutako abantaila zuelarik Bera Berak. Lana handia eginez eta asko sufrituz, eutsi zion eta garaipena eskuratu zuen Bera Bera Gros taldeak, ikusgarria izan zen partidu batean.

Modu honetan Bera Bera lidergoan agintzen geratzen da. Amaierararte eusten saiatuko da nahiz eta jakin aurrean talde indartsuak izango ditugula. Baina denak argi izan dezatela ez duela inork irabaziko erreztasunez talde honen aurka. Lana asko egiten ohituta dago eta ala egiten jarraiotuko du eta

ZORIONAK EKIPO!!!! EUTSI!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

 

MARKAGAILUA LAURDENERO: 15-20, 12-8 (27-28); 6-13 (33-41) eta 13-11 (46-52 amaieran)

SASKIRATZAILEAK: Marta (14), Paula (0), Lucía (4), Nara (4), Noa (1), Sara (0), Anne (5) eta Lur (24)

HURRENGO PARTIDUA: Apirilak 22, igandea, 10.00tan Benta Berrin, derbia Bera Bera Manteoren aurka

Laguntzaileak / Colaboradores

Laguntzaileak/Colaboradores