Bera Bera

Select your language

Hasi da Bera Bera Baldaren aurtengo azken buelta. Azken bolada honetan nexkek partidua hasieratik menperatua eramatetik azken momentuko urduritasunekin konplikatzera jo dute. Gaurko partiduan rutina horrekin amaitzea zen gure asmoa, nahiz eta jakin Bkl taldea aurkari gogorra zela eta lehen bueltan irabazi gintuztela.

Lehen zatia izan da partiduko zatirik gogorrena. Intentsitate eta gogotsu atera diren arren, saskiraketan ez baitugu zortea eduki. (8-11)

Bigarren laurden honetan, defentsa aldetik gauza batzuk aldatuz eta atakean egindako akatsak  zuzenduz, kanastak sartzen hasi zaizkigu. Defentsan aurrera pauso bat eman dute eta lapurtzeko eta lehen huts egindakoak sartzeko gosea ikusi da (17-6).

Deskantsuaren ondoren hirugarren zati iritxi da. Hau izaten da gure akats nagusia partidu gehienetan. Entrenatzaileak ekipoari abisua eman eta nexkak taldea animatuz gogotsu atera dira. Betikoarekin jarraituz, partidua gurean geneukan momentuan hirugarren zati honekin nexkek konplikatu egin dute eta 7-9ko partziala egin dute.

Berriro ere, akatsak zuzenduz eta partidua irabazteko gogoz nexkek partiduari buelta eman eta gauza dotore eta defentsa txukun batekin 19-7ko partziala egitea lortu dute.

Ea horrela jarraitzen duzuten eta urtea gogotsu bukatzen dugun..

ZORIONAK EKIPO!! GU GERA GERA BERA BERA

 

MARKAGAILUA LAURDENERO: 8-11, 17-6 (25-17); 7-9 (32-26) eta 19-7(51-33 amaieran)

 

SASKIRATZAILEAK: Luke (10), Maddi (7), Eneritz (3), Inge (9), Arrate (0), Maria (1), Nahia (2) , June(6), Enara (13), Elena (0)

Laguntzaileak / Colaboradores

Laguntzaileak/Colaboradores