Bera Bera

Select your language

Garaipen bikaina Bera Berak lortutakoa igande arratsaldean Pio Barojan. Aurrez aurre genuen etxean oso gogorra den Easo taldea. Fase berri honetan garaipen batekin berdindurik ginela aurre hartu diegu partidu polit batean. 
 
Lehenengo laurdenean defentsak nabaritu dira eta etxeko taldeak atzean betiko gogortasuna erakusten zuen (5-11). Bigarren laurdenean gureak korrika egiteko aukera gehiago izan dute eta jaurtiketak uztaitik sartzen hasi direnez markagailuan desberdintasuna ezarri dute atsedenaldirako (12-23)
 
Aldageletatik itzultzean etxeko taldeak arrunt gehiago igo du gogortasuna defentsan eta Bera Berak sufritu egin du hirugarren laurden hau galduz. Baina azkenean, markagailuan genuen abanatailerkin jolasten jakin dugu eta partiduaren amaieran 39-44 nagusitu dira laranjakoak. 
 
Partidu oso dotorea gure neskek egin dutena, hau da jarraitu behar dugun bidea.
 
Eskerrik asko partidua ikustera etorri diren Bera Bera-ko zale guztiei!
 
GU GERA GERA ….. BERA BERA!!

Laguntzaileak / Colaboradores

Laguntzaileak/Colaboradores