Bera Bera

Select your language

Garaipena berria Bera Bera Albisturrek lortutakoa gaurkoan, bederatzigarrena 12 ihardunaldietan, Manteon Ordiziari irabaziz 49-35.

Partidua nahiko eskaxa izan da eta, bereziki aipatu beharra, saski azpian hutsegindako "saskiratze erreza" ugariak. Eta saskiratzen ez bada, aurretik egindako lana guztiak ez du balio. Konfidantza galdu, konzentrazioa ere bai eta, okerrena dena, defentsako lana ere ahultzen joan da. Modu honetan Ordiziak bizirik jarraitzen zuen eta partiduan sartuta, atzetik baina...Zorionez beraiek ere ez dute askorik asmatu erasoan eta garaipena etxean geratu da merezimendu osoz, Bera Bera izan da eta partidu guztia dominatu duena, nahiz eta batzutan sufritzea tokatu zaion.

Bera Bera Albistur ligako zatirik zailenean sartuko da orain. Gaur baino obeto jokatu beharko du sailkapeneko egoera goxoari eutsi nahi badio

Hasteko, inhauterietan dagoen geldialdia eta gero, Añorgari egin beharko dio aurre. Añorgatarrak Manteon irabaztea lortu zuten eta sailkapenean aurretik daude partidu baten abantailarekin. Ze aurpegi erakutsiko ote du ekipoak egun horretan? Ezin asmaturik ibili den gaurkoa? Ala partidu bikaina egin zuen aurreko astekoa? Hitxaron beharra dago. Bitartean...lana!!

MARKAGAILUA LAURDENERO: 14-4, 11-9 (25-13); 6-8 (31-21) eta 18-14 (49-35 amaieran)

SASKIRATZAILEAK: Ane P (0), Maite (3), Naroa (0), Oihana (5), Ainhoa Ab (8), Ane R (15), Nora (4), Lide (0) eta Irati (14)

HURRENGO PARTIDUA: Otsailak 17, larunbata, 18.00tan Benta Berrin, Añorgaren aurka

Laguntzaileak / Colaboradores

Laguntzaileak/Colaboradores