Bera Bera

Select your language

Nahiz eta partidu bat jokatu aurreko egunean, nahiz eta 8 jokalari bakarrik izan kantxaratzeko moduan (animo Nara!!), ekipoaren erakustaldi berri bat ikusi genuen lana, intentsitate eta konpromezuari dagokionean. Jokalari hauek kantxan ikustea benetan gozatzea da. Asmatuko dute, huts egin ere, baita akatsak egin ere, baina nolako konfidantzarekin eta nolako gogoz jokatzen duten ikusteak, "pakete" hauetaz oso arro egoteko arrazoiak ematen digu. Beste behin ere, ZORIONAK EKIPO!!!!

Partidutaz gauza gutxi esateko. Guztiz zentratuta hasitako partidua izan zen eta lehen laurdenean erabakita geratu zena 25-3ko partzialarekin. Hortik aurrera gauza berriak probatu eta detaikeak zuzentzen saiatu, bai erasoan bai defentsan, poliki poliki barneratzen ari garen detaileak

Azkenean garaipen berri bat eta 2 partiduko aste bukaerako helburua beteta

Datorren aste bukaeran partidurik ez dagoela eta, ondo merezitako atsedenaldia izango du ekipoak aste osoan, astelehena 11ean bueltatu eta gabonen aurretik azken partiduari aurre egiteko

MARKADOREA LAURDENERO: 25-3, 18-8 (43-11); 14-5 (57-16) eta 10-10 (67-26 amaieran)

SASKIRATZAILEAK: Marta (4), Danna (6), Paula (6), Lucía (14), Noa (2), Sara (4), Anne (9) eta Lur 22

HURRENGO PARTIDUA: Abenduak 17, igandea, 10.00tan Zarautzen Zast tadearen aurka

Laguntzaileak / Colaboradores

Laguntzaileak/Colaboradores