Bera Bera

Select your language

Urtarrilak 20rako programatuta zegoen partidua aurreratu ondoren jokatu dute gaur Aieten Atletiko Sn Sn eta Bera Bera Grosek, azken honek garaipena lortu duelarik 25 - 41.

Orduak (9.00), hotzak eta hasierako atzerapenak ez dute galerazi Bera Bera entxufatua ateratzea kantxara. Lehen laurdena polita egin ondoren, 6-14ko partziala lortu du.

Baina hortik aurrera ez dugu Bera Bera brillante bat ikusi, ez da eguna izan. Nahiz eta jarrera ona izan (beti bezala) akatsak egiten ziren pasean eta kontraerasoak ateratzea kosta egin zaio. Eta erasoan erabaki zuzenak hartzen zirenean, saskiratze errexak hutsegin dira

Ala ere, nahiz eta abantaila asko handitu ez, Bera Bera Grosek partidua guztiz kontrolatuta izan du eta garaipena ez da inoiz arriskuan egon

Gure taldeak egiten duen lanari etekin handiago ateratzen ikasi behar du. Askotan azkarregi egin nahi dira gauzak eta horrek baloia galtzea edo erabaki txarrak hartzea bultzatzen gaitu. Erabakigarria izan daitekeen abantaila eman dezakeen azken pase hori, bat gehiago izan arren, ematen ikasi behar dugu

Taldearen jarrera, lana eta saiatzeari, txaloak besterik ez. Oso harro egoteko taldea osatu dugulakoan gaude. ZORIONAK EKIPO!!!!!!

MARKAGAILUA LAURDENERO: 6-14, 8-8 (14-22); 5-9 (19-31) eta 6-10 (25-41)

SASKIRATZAILEAK: Marta (2), Danna (2), Paula (4), Lucía (12), Nara (2), Noa (0), Sara (7), Anne (4) eta Lur (8)

HURRENGO PARTIDUA: Ihardunaldi honi dagokiona bihar igandean izango da, 10.00tan Benta Berrin Ostadarren aurka

Laguntzaileak / Colaboradores

Laguntzaileak/Colaboradores