Bera Bera

Select your language

Bera Bera Albistur talde seniorrak denboraldiko bigarren partidua jokatu du gaur Ordizian eta bere lehen garaipena lortu du 31-45 emaitzarekin.

Emaitza ikusi ondoren partidua erosoa izan dela pentsatu daiteke. Ba guztiz kontrakoa izan da. 37. minutuan markagailuak oso larria zen 31-32 adierazten zuen. Zorionez, azken hiru minutu hoietan, 0-13ko partziala lortu eta garaipena Donostiruntz ekartzea lortu du ekipoak.

Partiduaren hasieratik Bera Bera Ordizia baino gehiago zela sentsazioa izan da kantxan. Baina nagusitasuna hori ez da zelaian ikusi eta, ondorioz, ez eta markagailuan ere. Erasoan hutsegite asko, bai jokoan bai saskiratzekoan ere. Defentsan berriz, eskas, erreztasun asko eskeiniz. Modu honetan ezinezkoa izan da markagailua ahustea. Aurretik beti, bai, baino...

Beste aldean Ordizia, talde oso gaztea. Limitazioekin baina ideiak garbi eta burrukatzeko ilusioz. Eta ez dute asko falta izan helburua lortzeko. Zorionez donostiarrentzat atarian geratu dira.

Bera Bera Albistur talde berria da. Kontzeptu asko "ikusi" arren, benetan landu beharrekoak oraindik, sortzen ditugun egoerei etekina atera ahal izateko. Obekuntzarako tarte handia duela garbi dago eta horretan saiatuko garela esan beharrik ez. Lana eta lana, Ez dago besterik!!

Azkenik, partidu amaieran bizitu dugun momentu unkigarria aipatu nahi dugu. Aste honetan, gure delegatua den Nere Albisuk, bere amatxo galdu du. Gure Lide Lopez jokalariaren amona. Azkeneko minuturaino itxaron behar izan dugu, Lidek, ain gogokoa zuen saskiratze hirukoitza lortzeko, bere amari eta, bereziki amonari, eskeini nahi ziona. Zihur zihur gaude, hor goitik amonak irrifar batez eta txalo batekin jaso duela eskeintza

Animo Nere! Animo Lide!. Besarkada eta muxu handi handi bat

MARKAGAILUA LAURDENERO: 6-6, 11-18 (17-24); 7-5 (24-29) eta 7-16 (31-45)

SASKIRATZAILEAK: Ane (5), Maite (7), Naroa (0), Oihana (2), Abad (17), Rica (5), Jone (0), Nora (0), Lide (3), Garaiko (2) eta Arnold (4)

HURRENGO PARTIDUA: Urriak 28 larunbata, Manteon 20.00tan, Añorgaren aurka

Laguntzaileak / Colaboradores

Laguntzaileak/Colaboradores