Bera Bera

Select your language

Bera Bera Albistur talde seniorrak gaur goizean jokatu du denboraldiko lehen partidu ofiziala eta galdu egin du Easoren aurka 44-61

Lehen zatia kaxkarra izan da. Erasoan kamutz eta defentsan ahul. Easok oso ondo baliatu du egoera hori, azkar eta ondo jolastuz, partidua erabakita uzteko. Atsedenaldian 17-37

Bigarren zatia obea izan da, ez zen zaila eta. Markagailutaz ahaztu eta landutako gauzak jokatu nahiean, beste talde bat ikusi da kantxan. Defentsan dexente obetu da eta horrek erasoan ere zer ikusia izan du. Hirugarren laurdenean (19) lehen zati osoan (17) baino puntu gehiago sartu dira, partziala aldekoa izan delarik. Azken laurdenean 8-8ko partziala izan da.

Gauza bat edo besteagatik taldea nahiko juxtu iritsi da denboraldi hasiera honetara. Badago zer obeturik eta horretan saiatuko gara. Eta lortu ere bai. Zihur!!

MARKAGAILUA LAURDENERO: 10-17; 7-20 (17-37); 19-16 (36-53) eta 8-8 (44-61 amaieran)

HURRENGO PARTIDUA: Ordizian, larunbata 21ean, 16:00tan

Laguntzaileak / Colaboradores

Laguntzaileak/Colaboradores