Bera Bera

Select your language

Eskoriatza 50-48 Bera Bera Ulia
 
 
Lehengo asteko porrot gogorraren ostean, Bera Bera Ulia taldeak look aldaketa izan du aste honetan, eta partiduan nabaritu egin da. Neskak oso gogor aritu dira lanean aste osoan zehar eta lan ona egin dute partiduan ere. 
Hasiera oso gogorra izan da, maila fisikoa oso altua izan da eta gureak sufritu egin dute. Aldaketa batzuren ostean zelaia handitu dugu eta korrika egiteko aukera izan dugu berriro ere markagailuan gerturatuz atsedenaldia baino lehen. 
Bigarren zatia ildo beretik joan da, oso joko gogorra baino gureek eskumuturra finago zutenez azken uneetara aukerekin iristea baimendu digu. Azpimarragarria erakutsi duten kasta, defentsan bat baino gehiago lurrera baloi bila jaurti zaigu: Lan bikaina Miren. 
Tamalez zoriak ez du txanpona gure aldera jaurti eta partida eskoriatzan gelditu da. Hala ere taldeak aurrera pauso garrantzitsu bat eman du. Oso lan ona erasoan Maite eta Olatz, zorionak!
Jarrai lanean neskak, lan ona egiten ari zarete. Gogor!
Gu gera gera... BERA BERA!
 
Mikel Urretabizkaia

Laguntzaileak / Colaboradores

Laguntzaileak/Colaboradores