Bera Bera

Select your language

2ª Nazionalak Bidebietan Ereintzaren aurka garaipena lortu zuen, Gipuzkoako senior Kopan 23-20 (atsedenean 11-10). Partidu korapilatsua izan zen bi taldeen artean dagoen lehia kontuan harturik. Berdinketak ugariak izan ziren partidu guztian zehar eta donostiakoak partidua amaitzeko 10 minutu falta ziren momentu arte ezin izan zuten partidua puskatu. Izugarrizko erreakzio batekin, 7-0 partzialarekin, Bera Berak garaipen garrantzitsu bat lortu zuen. Goleagile haundiena Ainara Perez izan zen 9 golekin. Talde jubenilak Lezon Ereintzaren aurka jokatzen zuen eta partidu on bat burutu zuten, aurkari zail bat gainditzen 24-27 emaitzarekin. Golegile haundienak Lorena Garcia eta Nahiara Elgarresta izan ziren, bakoitzak 8 golekin . Kadeteak ere jardunaldi honetan Ereintzaren aurka jokatzen zuten Lezon eta donostiakoak inolako arazorik gabe eta pixkanaka aldea hartzen joan ziren 18-32 azken emaitzarekin amaitu arte (atsedenean 9-15). Golegile haundiena Nahiara Silva izan zen 11 golekin. Talde kadeteak Bidebietan Zarautzen aurka atzeratutako partidu bat jokatzen zuen eta partidu berdindu baten ondoren berdinketa garrantzitsu bat lortu zuten (16-16) Golegile haundiena Nahiara Silva izan zen 5 golekin.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores