Bera Bera

Select your language

Larunbatak 10 ean 19:00 tan Bidebietan Akabak bere indarrak Vicar Goya taldearen aurka neurtuko ditu. Donostiakoek Vicarren aurka garaipena edo berdinketa behar dute sailkapenetik aldentzeko. Bi taldeek jokatutako partidu guztiak oso berdinduak izan dira , joan den denboraldian Vicarrek bi partiduak irabazi zituen eta denboraldi honetan joaneko partidua ere Akaba gainditzea lortu zuten (22-19).Almeriako taldeak jokalari garrantzitsuak ditu:Dumitru ( Bera Bera oia), Ivanova, Bonssen, Jensen eta Rasmussen atzerritarrak eta García, Romera eta Tur nazionalak. Bi taldeen azken aukera denez partidua oso zaila izango da eta donostiako jokalariak azken bolaran erakutsitako jokua mantendu behar dutela argi dute. Epaileak Martín Franco (Leon) eta Monroy Rodríguez (Cantabria) izango dira. Klubak zale eta kide guztien laguntza eskatzen du denon artean partidu hau aurrera ateratzeko. ¡¡¡ ZORTE ON !!!.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores