Bera Bera

Select your language

Larunbatak 26 an 18,30 tan Egiako kiroldegian 2.Nazionalak Andoaingo Leizaran taldearen aurka jokatu zuen Gipuzkoa kopako partidua, eta erosotasun haundiarekin garaipena lortu zuten,29-10 (atsedenean 17-7). Golegile haundiena Patrizia Elorza izan zen 10 golekin. Egun berean 16,30 tan jubenilak Andoainen Leizaranen aurka jokatu zuten, eta partidu berdindu baten ondoren 25-23 emaitzarekin galdu zuten (atsedenean 8-11). Goleagile haundiena berriz ere Naiara Elgarresta izan zen 11 golekin baina taldeko jokalari guztiak egindako lana aipatu behar da. Larunbatak 3 an 19,30 tan Bidebietan talde jubenilak Zarautzen aurka garaipen garrantzitsua lortu zuen 31-24 emaitzarekin (atsedenean 14-12). Golegilea haundiena beti bezala Naiara Elgarresta izan zen,16 golekin. Talde kadeteak Ereintzaren aurka jokatu behar zuen , larunbatean 17,30 tan Errenterian, baina etxeko jokalariak ez ziren agertu (entrenatzailea bai), eta partidua txapelketako komitearen esku dago orain.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores