Bera Bera

Select your language

Larunbatak 26 an 19,30 tan Bidebietan, denboraldiko partidu politenetako bat bizi izan genuen, Akaba eta Elda Prestigio liderraren artean. Donostiakoak europako bidean jarraitzeko garaipena behar zuten eta alikantekoak berrz, sailkapeneko lider bezala jarraitzeko ere garaipenaren bila heldu ziren. Akaba partiduaren garrantziaz jakitun zen eta defentsa izugarri bat azaldu zuen, Eldako eraso jarraiak geldituaz. Donostiakoek defentsan egiten duten lana ikustera ohituak gaude, baina aukera honetan hobetzea lortu zuten, erasoan erritmoa mantentzen eta inoiz baino trebetasun haundiagoa izan zuten. Lehen zatiko azken minutuak Akabarentzat funtsezkoak izan ziren eta 5-0 eko partzialarekin, atsedenera 15-11 emaitzarekin joan ziren. Bigarren zatiaren hasiera izugarria izan zen, Eldak markagailuari bira emateko asmoarekin irten ziren eta Akabak berriz azken minutu arte markagailuan alde minimoak mantentzea lortu zuen, berdinketa ugariekin. Bi taldeetatik edonork aldea lortu zezakeen baina Bera Berakoak izan ziren, Maite Morales´en golaren bitartez, markagailuan 25-24 eko azken emaitza ezarri zutenak. Garaipen honekin Akabak Europako txapelketan sartzeko aukerak mantentzen ditu. Epaileak asturiaseko Fernandez eta Lopez jaunak izan ziren. Hurrengo astean Akabak Valentzian oso zailak diren bi partidu jokatu behar ditu, maiatzak 1 ean 12,00 tan Mislatan Ferrobus´en aurka eta maiatzak 3 an L´Elianan 19,00 tan Mar Osito´ren aurka, bere joku ona mantendu ez gero garaipen bat lortu daitekeela pentsatzen dugu..

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores