Bera Bera

Select your language

Talde kadeteak Zarautzen, igandeak 6 ean, 12:15 tan, partidu polita jokatu zuen eta hasieratik markagailuan aurrea hartu zuten. Aipagarriak Nahiara Silva 8 golekin eta Enara Martinez 6 golekin. Atsedenera 8-12 ko emaitzarekin heldu ziren.Hau ligako azken partidua izan zen eta Bera Berako neskek sailkapeneko 3. postua lortu dute. Jokatuko duten hurrengo partidua Gipuzkoako Kopakoa izango da, igandeak 27 an, 12:00 tan, Bidebietan Urnietako taldearen aurka. Talde jubenilak Eibarren Arraten aurka jokatu zuen, larunbatak 5 ean, 17:00 tan, eta bertan bi taldeen artean dagoen aldea argi ikusi zen. Donostiakoak partidu polita jokatu zuten eta atsedenera aldeko 9-13 emaitzarekin heldu ziren. Bigarren zatia lehenaren antzekoa izan zen eta 18-25 eko azken emaitzarekin amaitu zen partidua. Aipagarria berriz ere Naiara Elgarresta 13 golekin. Hurrengo partidua Bidebietan jokatuko dute, igandeak 13 an, 10,00 etan Legazpiaren aurka, Federazio Txapelketako azken partidua izango da eta Bera Berako neskak txapeldun bezala amaituko dute.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores