Bera Bera

Select your language

Joan den asteazkenean donostiakoak Leganes´en bertako taldearen aurka jokatzen zuen 4 Nazioetako Txapelketagatik atzeratutako partidua. Espero zen bezala Leganes taldeak ohiko jokua azaldu zuen, azkarra eta jarraia, baina Akabak espero ez zuena epaileen jarrera izan zen, zenbait epaile bikoteen ekitaldiek bere kideei egiten diten kaltea azalduaz. Azkenean garaipena lortu arren, eta hurrengo partiduaren prestakuntzan pentsatzen egon , kluban barruan ez daude oso konten epaileen ekitaldearekin, Bera Berak europako txapelketa postuetan mantentzeko egiten ari den lan eta ahalmen guztiak arriskuan jarri zituzten eta. Sekulan ere ez zen gertatu, donostiako jokalariak 2 minutuko 10 kanporaketa izatea, Leganesek 3, eta penaltiak adierazteko momentuan donostiakoen aurka 12 izan ziren eta Leganesen aurka berriz 5 bakarrik. Honekin batera Bera Berako erasoari behin eta berriz adierazitako urratsak, faltak...taldea partidotik ateratzeko asmoarekin. Ala ere Akabak partiduari bira ematea lortu zuen, lehen zatiko 5-1 defentsa utzi eta 6-0 sendo batekin, erasoa gogortuaz, garrantzizko bi puntu lortu zituen. Donostiako taldearen golegileak Tati Garmendia (8gol) eta Eli Pinedo (8 gol) izan ziren. Hurrengo partidua Bidebietan izango da, Arrahonaren aurka, larunbatak 5 ean, 19:30 tan. Epaileak euskadiko Bañuelos eta Karrera izango dira.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores