AKABA BERA BERA POZIK ERREGINAREN XXIV. KOPAN IZANDAKO JARDUERAREKIN.

Akabak, Europako txapelketan kokatzeko postu bat ez lortu arren, gertu ibili ondoren, bere kirol jokabidea aintzat hartu du, txapelketa guztian zehar talde haundiei aurre egiteko gai direla erakutsi bait dute, jokatutako partidutan aurkariei aurre eginaz, eta liskarretatik harrotasunez irtetzen. Aukera honetan lortzeko gertu ibili dira, baina final erdietako zozketan zorteak ez zien deus ere lagundu, Mar Osito L´Eliana txapeldunaren talde antolatzailea eta etxean jokatzen zuen taldearen aurka jokatzea suertatu zitzaien. Egoera honetan topaketa gaindiezina zen, kirol kanpoko interesek galarazi egingo zutelako, eta ala izan zen azkenean, L´Elianan lekuko izan ziren zale eta jendearen aurrean, eta telebistaren bitartez ikusteko aukera izan zuten guztion aurrean. Partidua kirol mailan izugarria izan zen donostikoen aldetik, bai jokuan eta bai ahalegin fisikoan ere. Final laurdenetan Itxako taldea gainditzea gogorra izan bazen, inork ez zuen espero Akabak final erdietan Osito taldea estutasunean jarriko zuenik, baina bere ekitaldia ikusirik ez zegoen zalantzarik eta valentziakoek partidua gainditzeko lan izugarria egin behar izan zuten. Ia atsedenik gabe donostiakoak 3./4. postua jokatzera sartu ziren, Elda talde bortitzaren aurka, eta berriz ere maila haundia erakutsi zuten baina alikantekoak Akabak Kopa honetan egindako jokua ikusi ondoren, ez zituen ustekabeak nahi, eta partidu hasieratik gogor ekin zioten arazorik gabeko garaipena lortzeko asmoz. Nekearen ondorioz, Akabak erantzuteko denbora behar izan zuen, baina pixkanaka partiduan sartu zen eta Eldak sufritu behar izan zuen garaipena lortzeko. Bera Berak otsailan zehar egindako ahalegin desbinen aurrean (fisikoa, ekonomikoa, kirol mailan...), garrantzizko 9 partidu jokatuaz (liga, Erreginaren Kopa eta EHF Kopa), eta bidai luze eta neketsuen ondoren (Las palmas, Budapest, Lleida), indarberritzeko arnasaldi bat hartu du ostegun arte. Ligan pentsatzen hasteko, hurrengo denboraldian Europako txapelketa jokatuko duten taldeen arteko borrokan sartzeko asmoarekin, eta gaur arte landu duten jokuarekin, geratzen diren partiduak arrakastarekin aurrera ateratzeko itxaropenarekin lanean hasiko dira berriz ere. Nely Carla Alberto eta Patricia Elorza jokalariak lanean jarraituko duten bakarrak izango dira, Pinto´n (Madrilen) espaniako junior selekzioarekin konzentraturik egongo dira, 4 Naziotako txapelketa prestatzen. Akabak ligari hurrengo larunbatean ekingo dio, Bidebietan, 19:30 tan Teleno Leon taldearen aurka, momentu hauetan egoera larrian dagoen taldea da, sailkapeneko azken postuan eta mailari eusteko behar dituen puntuak lortzeko ahalegin guztiak egingo dituenak. Donostiako taldea Ainara Rodríguez atezaina eta Vanesa Albardias jokalarien errekuperazioaren zain dago, biak sorbalda arazoekin, eta Patricia Pinedo jokalaria galduko dute, epe laburrean belauneko ebakuntza egingo diote eta. Guzti honek ez du oztopo izan behar Akabaren jokuan, Nely Carla jokura oso ondo moldatzen ari da eta Esther Larreategi internazionala eta Eli Pinedo jokalariak ere jokatzeko moduan daude. Era berean Klubak, kirol ekintza gutxiagorekin, datorren denboraldirako taldea moldatzen hasiko da, lehen bai lehen egin beharreko lana, fitxaketen merkatua momentu hauetan mugimendu haundiarekin dabilenez.

@BalonmaBeraBera

SUPER AMARA BeraBera
@luismiGmz @iruitu @JokinArruti @GMasajista @Giobatista19 Mañana, alguna novedad al respecto!
SUPER AMARA BeraBera
Larunbateko sarrerak prest gure bulegoan, irudi berrria ere prest Gascan jartzeko eta beste sorpresa gozoagoa ere b… https://t.co/dnla7XTJej
SUPER AMARA BeraBera
RT @ImanolAlvarez67: Hoy descansamos, ponemos en orden las ideas viendo el partido un par de veces y mañana comenzamos con el plan. Que nad…
Follow SUPER AMARA BeraBera on Twitter

Egutegia / Calendario

SUPER AMARA 23, Zubileta Evolution Zuazo 19

Laguntzaileak / Colaboradores

© Bera Bera RT