AKABA BERA BERA HUNGARIAKO INFERNUTIK BIZIRIK IRTEN DA. DUNAFERR´EK 23-18 IRABAZI DU.
Akaba galtzaile irten zen Dunaujvaros´en, partidu bikain baten ondoren, defentsa izugarri baten bidez, itzuliko partiduaren ateak zabalik uzten dituen emaitza bat lortuaz. Etxeko taldeak zaleen bultzada eta epaileen laguntza izan arren, donostiakoak hungariako lurretan espero zuten iragarpenak apurtu zituzten, abantaila haundiagoa lortuko zutela espero bait zuten. Akabak 5-1 defentsa indartsu batekin, etxeko taldearen erasoak jasan zituen lehen zatian, atsedenera 13-9 emaitzarekin helduaz. Bigarren zatian ere defentsa berdinarekin jarraituaz, partiduan aurrez aurrez jarri ziren. Tati Garmendiak defentsan, Anita Bulath jokalariaren eraso mugimenduak ondo gelditu zituen, eta Nagy izan zen donostiakoen hesia hausteko aukera gehien izan zituen jokalaria, 8 golekin. Aipagarria Akabako jokalari guztien defentsa lana eta Nely Carla gaztearen trebetasuna, 5 golekin. Itzuliko partidua 23 an izango da, Bidebietan, 12:00 etan. Epaileak greziako Korres eta Paraschos izango dira eta EHF ´ko ordezkaria, britaniako Willis jauna. Sarrera dohain izango da zale eta jende guztia taldea babestera eta animatzera etor dadin, denon artean kanporaketa zail hau gainditzeko asmoarekin. ¡!! ZORTE ON AKABA!!!