Bera Bera

Select your language

Eskubaloiko taldeak bere partiduak gainditu dituzte, beraien sailkapenetan finkatzen. 2. Nazionalak, igandean, 12:00 tan Barakaldon jokatzen zuen Dosa Salesianos´en aurka. Itxuraz partidu erraza izan behar zuen baina gauzak korapilatu egin ziren eta atsedenera 12-12 emaitzarekin eldu ziren. 2. zatian berriz, asko obetu zuten eta 4-16 partzialarekin partidua irabaztea lortu zuten 16-28. Gol gehien lortu zituzten jokalariak Patrizia Elorza (7 gol) eta Idoia Zearreta (7 gol) izan ziren. Aipatzekoa da Amaia Otero, belauneko lesioa gainditu ondoren, txapelketara itzuli dela eta 10 minutuentan 3 gol sartzea lortu zuela.!!! Zorionak Amaia!!!. Hurrengo partidua Bilbon jokatuko dute, larunbatak 25´ean, 20:30 tan, San Adrian´en aurka. Talde jubenilak larunbatak 18 an, 16:00 tan, Legazpian, Aitxuri Jatetxean aurka jokatu zuen eta 21-29 emaitzarekin amaitu zuen. Partidu oso ona jokatu zuten eta batez ere Naiara Elgarrestak golak sartzeko erakutsitako erraztasunarekin (17 gol). Hurrengo partidua Bidebietan jokatuko dute, igandeak 26, 12:00 tan, Arrate taldearen aurka. Kadeteak Bidebietan jokatu zuten, igandeak 19, 12:00 tan, Zarauzko Amenabar taldearen aurka. Lehen zati berdindu baten ondoren Bera Berakoak izan ziren alde txiki bat lortu zutenak atsedenean(10-8). Bigarren zatian obekuntza haundiarekin, partiduare jabe egin ziren eta 18-13 ko azken emaitza lortu zuten. Golegielea Naiara Silva izan zen, 6 golekin. Hurrengo partidua Bidebietan jokatuko dute, igandeak 25, 10:00 etan, Urnietako taldearen aurka.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores