Bera Bera

Select your language

Txapelketa honen lehen egunean Donostiako taldeak aparteko eta garaile den talde bateri aurre egin behar zion. Akaba taldearen aukerak hasiera batean, antolatutako txapelketa honetan, ez ziren gehiegi, bainan ahalegin guztiak egingo zituztela argi zegoen .Taldeak txapelketa hau prestatzeko lan asko egin zuen eta lehenengo partiduan ondo erakutsi zuen, Osito L´Eliana bezalako talde haundi bateri aurre eginaz. Ilusio eta motibazio haundiakin Donostiakoak goi mailako taldeen artean postu bat merezi dutela erakutsi zuten. Izugarrizko defentsa lan batekin eta eraso azkar eta eraginkor baten bidez, balentziakoekin norgehiagoka apartekoa izan zuten, Osito taldeak garaipena lortzeko jokalari guztiekin, hortzak estutu eta bere esperientzi guztia azaldu behar izan zuen Akaba talde gainditzeko. Atsedenean aldea 11-10 Ositoren alde, partiduak nola jarraituko zuen adierazten zuen. Talde lana funtsezkoa izan zen erritmoa mantentzeko eta Cruz Robles atezainaren laguntza ere bikaina izan zen, erasora atera eta gol bat sartzea lortu ere, ikusleak eserlekutik altxatuaz. Aipagarriak ere, Matxalen Ziarsolok bere gain hartutako erantzunbeharra Maite Morales min hartuta zegoen eta ordezko bezela atera ondoren eta Patrizia Pinedok erakutsitako indarra. Golegilea Patrizia izan zen 6 golekin. Partidua ETB´k zuzenean eman zuen, ikusle ugari urbildu zen eta giro aparta egon zen Bidebietan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores