Bera Bera

Select your language

Berriz ere lortu dugu eta aurten ere kirol honetako zaletuek kanpoan jokatu behar zen partidu internazional honetaz gozatzeko aukera izango dute. Donostiako talde honen zuzendaritzak, zeregin hauetan trebea, zozketa egin zen mementu beretik lanean jarri ziren eta bere lanaren saria jaso du, Turkiako taldearen erantzun baiezkoa jaso ondoren. Orain partidu hau eskubaloia bultzatu eta sustatu nahi duen probintziako herri batera eramateko lanean daude,azken urteetan arrakasta haudia izan duen kirol hau bultzatzeko nahiean. Turkiako taldea Urtarrilak 8 , asteazkenean iritsiko da Donostira. Lehenengo partidua Bidebietan jokatuko da, ostiralak 10, arratsaldeko 20:00 tan eta bigarrena non jokatuko den oraindik erabaki gabe dago, baina eguna eta ordua baieztatua dago; larunbatak 11, arratsaldeko 16:45 tan, eta ETB´k zuzenean telebistaz emango du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores