Bera Bera

Select your language

Donostiakoak Eldan jokatzen dute larunbatak 9, 18:30 tan , partidu korapilatsu bat izango Akabaren helburuentzat. Elda taldeak kanpaina ezin obea burutzen ari da, liga txapelketaren lehen postua lortzeko gaitasuna duela frogatuz, punturik galdu gabe eta joan den asteazkenean Ferrobus indartsua gaindituaz. Jokalari ezin obeak daude talde honetan, aipagarriak Aitziber Elejaga atezaina eta Susana Fraile jaurtitzailea eta hauen ondoan Box, Verdu, Sánchez, Ortuño, Benavent, Pinto eta Pavlyk, Soit eta Turnhout atzerritarrak. Akaba taldeak bidaia talde osoarekin egingo du Vanesa ez ezik, bere sorbaldako lesioa zaitzen geratuko da Donostian. Bera Berako jokalariak ezuzteko emaitzarekin itzuli nahi dute, baina aurreko denboraldian donostiakoen aurka galdu zutela gogoan izanik ez dute partidua oharkabetuko. Epaileak kataluinako Garcia Villaraco eta Monge Arroyo izango dira.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores