Bera Bera

Select your language

Donostiako taldeak garaipen garrantzitsu bat lortu zuen Leoneko pistan.Nahiz eta markagailuak, 21-26 Akabaren alde, irabazteko eragozpenik egon ez zirela adierazi, partidua benetan estu eta korapilatsua izan zen. Epaile bikoteak partidu hasieratik eta batez ere bigarren zatian talde donostiarrari partidua korapilatzeko ahalegin guztiak egin zituzten. Akabak hasieratik abantail txiker bat mantendu zuen markagailuan, defentsa lanetan indarrrez Leoneko jokalarien erasoei aurre egiten eta aurpegia ematen eraso eraginkorrekin, atsedenera 8-11 aldeko emaitzarekin iristea lortu zuten. Bigarren zatian epailen erabakiak ez zioten donostiako taldeari jokatzen utzi, bazterketa ugariekin, 20 minutuetan lau jokalari, behin eta berriz jokalari gutxiagokin jokatzea behartua izan zen eta defentsa lanetan bere ahaleginak bikoiztu behar izan zituen korapilatsu bihurtutako partidua ez galtzeko. Erasoan egindako lana erabakigarria izan zen eta hamar jokalariek lortu zuten gola sartzea. Patrizia Pinedo izan zen goleatzaile haundiena 6 golekin. Hurrengo partidua Bidebietan izango da, urriak 19 an, 19:30 tan, Lanzaroteko “Tahiche”ren aurka. Epaileak berriz Arce Ortega eta Franco Diez, Kantabriakoak, izango dira.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores