Bera Bera

Select your language

2011ko abenduan, Brasilgo Mundiala; 2012ko abuztuan, Londreseko Joku Olinpikoak; 2012ko irailean Danimarkan, Champions League Bera Berarekin eta abenduan Serbiako Eurokopa. Aurten, berriz, otsailean Polonian Cup Winners’ Cupeko final-zortzireneko joaneko partida; martxoan, Alemanian final-laurdenetako itzulera eta Errumanian Carpati Trophy; maiatzean, Seul Cup eta Mazedonian Mundialerako sailkapen kanporaketako joaneko partida eta gaur Turkiara egingo du bidaia Espainiako selekzioarekin Mediterraneoko Jokuetan parte hartzeko. Eta hau guztia, Eurokopa jokatzeko fasea kontutan hartu gabe. Ondorioz, Patri Elorza izango da, ziuraski, Mundiala, Joku Olinpikoak, Eurokopa eta Mediterraneoko Jokuetan arituko den Jorge Dueñasen deialdiko jokalari bakarra azkeneneko bi urtetan. Frantziak Mersineko Mediterraneoko Jokuetan parte hartzeari uko egin dionez, antolatzaileek berantolatu behar izan dute lehiaketa eta ostiralean ezagutzera emango dira multzoak eta partiden egutegia. Ekainaren 30era arte Joku hauetan izango dira Argelia, Eslovenia, Espainia, Italia, FYR Macedonia, Kroazia, Montenegro, Serbia, Túnez eta Turkia.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores