Bera Bera

Select your language

Atzo Montenegrorekin 20-22 galdu ostean, Espainiako selekzioa Norbegian eta Danimarkan ospatzen ari den Europako txapelketan domina lortzeko borrokatik kanpo geratu zen. Beatriz Fernandezek titular jokatu zuen eta gol bat sartu zuen. Egia esan Espainiako selekzioak oso zaila zuen, lehen fasetik punturik gabe pasa ostean. Lehen fase horretan Tomasevicen Serbia jada kaleratua izan zen, eta orain Espainia da bide horretan dihoana, nahiz eta oraindik Errusia (gaur) eta Kroaziaren aurka jokatu behar duen. Momentu honetan 1 Taldeko azken postuan dago, punturik gabe, eta bere hurrengo bi arerioak zailak ez diren arren, aurreneko sailkatuek duten abantaila oso handia da. Horrela, Bera Beraren jokalariek ezin izango dute Europako txapeldun izan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores