Bera Bera

Select your language

Pasa den aste bukaera, ohitura bihurtzen ari den moduan, oso positiboa izan zen Bera Beraren taldeentzat. Larunbata derbiarekin hasi zen, Bidebietan bi talde infantilek jokatu zutena. B taldea faboritoa zen, eta pronostikoa bete egin zuen 15-25 irabazita. Festa polita izan zen, non Bera Berak zentzu guztietan irabazi zuen. Kadeteak bestalde, lider bikaina direla berriro erakutsi zuten Egiari egin zioten bisita, azken sailkatuaren gainetik pasaaz, bukaeran 5-36ko emaitzarekin. Indartsu aritu ziren baita ere jubenilak, 29 tantu eginez, euren arerioek, Bergara Soraluzek, 15 egin zituzten bitartean. Bi taldeak euren mailetako liderrak dira. Bukatzeko, seniorrek oso garaipen garrantzitsua lortu zuten Aloña Mendi bezalako arerio zail baten aurka. Euren joko ona markagailu bikain batean ezarri zuten (19-26).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores