Bera Bera

Select your language

Pasa den asteburuko geldialdiaren ondoren, zubia dela eta, larunbat honetan Bera Beraren harrobiko taldeentzat ligako partiduak itzuliko dira. Bera Beraren infantiletako bi taldeak aurrez aurre arituko dira hurrengo larunbatean 13:00etan Bidebietan. B taldea faboritoa da, hirugarren baitoa, zazpitik sei garaipen lortuta. Baina A taldekoak ez dute amore emango, partidua irabazteko kalitatea baitute. Festa zoragarria izango da partidua. Derbiaren ostean, arratsaldeko 18:00etan, Bidebietan Egia-Bera Bera jubenil taldearen txanda izango da. Bergara izango dute arerio, teorian irabazi beharreko partidua beraz. Gure neskek ibilbide bikaina daramate, eta konfiatu gabe, beste aurrera pauso bat eman nahiko dute. Lehenago, 16:00etan, seniorrek Oñatin jokatuko dute Aloña Mendiren aurka. Zuzeneko arerioa da, eta gure neskek irabazi beharra dute aurrenekoengandik ez banantzeko. Liderra ederki estutu ondoren azken jardunaldian, orain euren joko ona emaitza on batez apaindu behar dute. Bukatzeko, kadeteek igandean dute euren partidua. 10:00etan izango da etxetik kanpo, baina ez oso urruti, Donostian jokatuko baitute Egiaren aurka. Bera Berak partidu guztietan garaipena lortu du, eta Egiak ordea denak galdu ditu. Liderrak ez luke arazorik izan behar azkenari irabazteko, baina ez dira konfiatu behar.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores