Bera Bera

Select your language

Azkenean ezin izan da ligako txapelketa irabazteko aukera handiak duen taldearen aurka. Jokalariak partida osoan borrokatu dute kalitate handiko Parc Sagunt-i aurre egiteko. Lehenengo zatian Donostiarren 5:1 defentsarekin, Garmendia edo Rubio aurrean jokatzen, bisitarien kanpo jaurtiketa arriskutsuak oso ondo menperatu dira. Honek, erasoaldietako hainbat akats sortu ditu aurkariengain, Akabaren bigarren erasoko igoera azkarrak jokatzeko aukerak eduki dituela. Beraz, hogeigarren minutura arte markagailua menperatu du donostiako taldeak, baino une honetatik Parc Sagunt-ek aurrea hartu du eta akabak ezin izan du gainditu. Lehenengo zati honetako erasoko joku ona ere, bisitarien prestatzaileari Garmendiari mixta bat ateratzera behar dio hamargarren minuturako. Hala ere, taktika honek Akabari ondo etorri zaio bost bosten kontrako jokua erabili baitu, beraz, mixta 5:1 defentsa bihurtu da Oncina aurrelari gisa. Atsedenaldira 14 eta 17ko markagailuarekin iritsi da, bi puntuak borrokatzeko itsaropena ematen zuena. Bigarren zatia beste erabatekoa izan da. Akabak erasoan edukitako akatsak eta defentsaren intentsitatea jeitsi izanagatik, oso etekinak onak atera ditu Parc Sagunt-ek bere arma onenen bitartez jokatzeko, hau da, kontraeraso azkarrak eginez, Barbosa bere jokalari azkarrenarekin eta daukan kanpo jaurtiketa bikainaz baliatuz Cuadrado pibotearen jokoa gehituta, partida erabat menperatu dute.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores