Bera Bera

Select your language

Azkekeneko partida jokatu zenetik hamabost egun pasa ondoren, Akaba Bera Berak berriro ekingo dio Superliga ABFri Parc Sagunt indartsuaren aurrean. Norgehiagoka apirilaren 5ean izango da, larunbata, arratsaldeko 19:00etan Bidebietako kiroldegian eta partidako epaileak Breto eta Huelin izango dira. Bi taldeentzat funtsezko partida da. Batetik, Parc Sagunt lidergoatik puntu batera dago eta hirugarrenarekin berdinduta, beraz, jokoan dauden bi puntuak derrigorrezkoa dute Txapeldunen ligarako plaza bat eskuratu ahal izateko. Bestetik, Akaba Bera Bera borrokan jarraitu beharko du laugarren postura hurbiltzeko, lau puntura baitago bakarrik. Denboraldi honetan, Parc Sagunt diru arazo oso larriak gainditu behar izan ditu taldea ligaren erdialdera ia desagertzear eraman zituenak eta zenbait jokalari garrantzitsuei baja emateko beharrean ikusi ziren, besteak beste, Villabo pibotea eta Beck atezaina, biak norvegiarrak eta internazionalak eta eskubi hegaleko ukraniarra Baklashchuk. Gainera, beraien aurtengo fitxajea, ezker alboko alemaniarra Danilovic, min hartu zuen eta hilabete batzuk taldetik kanpo egon behar izan zuen. Egoera honek guztiak, talde honetan ohikoa ez den europako ibilbide kaxkarra edukitzea eragin zuen. Txapeldunen ligan sailkepeneko errondan kanporatuak izan ziren EHFko konpetiziora erortzeko eta honetan ere, hirugarren txandan Eldak kanporatu zituen. Hune hauetan eta krisialdia erabat gaindituta, ligako talde goleatzaileenatakoa izaten ari da. Desagertzeko zorian egotetik, orain, ligako txapelduna izateko eta datorren denboraldirako europako txapeldunen ligan parte hartzeko leku bat eskuratzeko borrokan dago. Parc Sagunt taldea ikaragarrizko lehenengo lerroko jokalariekin osatuta dago, aipatutako ezker alboko Danilovic alemaniarra, honek, hilabete batzuk jokatu gabe egon izan arren ligako goleatzaileen artean seigarrena dago, Barbosa erdiko zein alboko portugaldarra eta ligako golegilea, eskubi alboko Isabel Ortuño internazionala, eta Beatriz Fernandez ezker alboko gaztea eta hau ere internazionala. Baino bigarren lerrokoak baita izen handikoak dira ere, besteak beste, Verónica Cuadrado pibotea eta garaiera handiko jokalaria, Noelia Oncina eskubiko hegalaria eta Beatriz Morales ezkerreko hegalaria, guztiak ere internazionalak. Eta nola ez, izen handiko Eli Lopez beteranoa atea zaintzen. Larunbateko zitara faltako dena Macarena Aguilar erdilari gaztea izango da aurreko lotailu gurutzatua hautsi baitzuen orain dela hamabost egun espainiako selekzioarekin txinaren aurkako lagunarteko partida jokatzen ari zela eta sei hilabetean taldetik kanpo egon beharko du. Oso ezbehar garrantzitsua talde honentzat, jokalari hau taldearen burua baita. Akabaren aldetik, oraindik ezin izan du asteazken honetara arte talde osoa eduki, Bouveret eta Tervel frantziarrak igande arte ez baitute bukatu bere selekziorekin zuten eginkizunak, beraz, egun batzuk eman zitzaien atseden hartu ahal izateko. Bestalde, Rafhaelle Tervel ezin izango du larunbata honetan jokatu, aginetatik operatu behar baitute. Dena den, orain garrantzitsuena azken bi hilabete hauetan lortu den forma bikaina berreskuratzea izango da Akabarentzat, baino plantila fisikoki erabat leher eginda utzi zuena. Hilabete eta erdi bakarrik geratzen da denboraldia bukatzeko baino oso erabakigarriak direnak. Lehenik, datorren urterako europako txapelketan aritzeko eskubidea lortzeko erabakitzeke dago, beraz, hau izango da taldearen erronka nagusia. Ondoren, Kopako konpetizioa dago, non, Akabak iaz lortutako titulua defendatu beharko du eta datorren apirilaren 9an Lizarra herrian hasiko dena arratsaldeko 18:00etan kanariar uhartetako Rocasaren aurka. Eta azkenik, Europako Errekopako finalerdiak Rulmentul Brasov errumaniarren kontra. Beraz, ikaragarrizko denboraldi bukaera dago, esfortzu handiak suposatuko diona plantilari geratzen diren konpetizio guztietan maila gorenean errenditzeko ahal izateko

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores