Bera Bera

Select your language

Donostiako Tolosa Etorbideko SUPER AMARAko dendan hartu ditu gaur komunikabideak Bera Berak, izan ere, asteburuan O Porriñok antolatuko den Kopako 38. edizioari begira jarri da taldea, apirilaren 29tik maiatzaren 1eta bitartean burutuko dena berriro Pontevedrako herri honetan. Agerraldian izan dira Montse Puche entrenatzailea, Alba Menéndez kapitaina eta Silvia Ederra eta Maite Zugarrondo jokalariak. Marta Lópezen orkatila eta Elorzaren zuntz haustura sendatze bidean daude eta gaur Maialen Múgica eta Lur Errekondori belaunetan erresonantzia egin diete, asteburuan mina hartu baitute eta, gainera, bigarrenak aurrenekoaren lekua hartzeko aukera zuen lesioa larria delakoan. SUPER AMARA Bera Berak ez ditu bajak aitzaki hartu Loterías Ligako Guardesen aurkako partida atarian ezta ere asteburu honetan Kopari begira. Ligaren inguruan, Silvia Ederraren esanetan “galdu arren handik indartsu atera ginen liga gure esku dagoela eta guztia emango dugu”. ‘Seigarrenaren bila’ zioen kartel baten ondoan, SUPER AMARA Bera Berako jokalariek jakin badakite faboritzat jotzen dituztela, halere, onartzen dute erronka “aukerak ikusten ditugulako baina pistan erakutsi behar da”. 2012. edizioaz geroztik gipuzkoarrak beti egon dira finalean, hau da, azkeneko bost finalak jokatu ditu, eta bertan egon da Alba Menéndez, behin Ziarsolok erretiroa hartuta aurten kapitain gisa arituko da, horregatik “gogoz eta ilusioaz goaz ea astelehenean Kopa jasotzen dudan”, Iruñako Superkoparekin bezala. Zarauztarrak dio “taldeak faborito ikusi behar du bere burua, anbizioa dugu eta lortzeko aukerak ditugu”, nahiz eta lesioak jasan “baina egoerari azkar eman diogu buelta talde gisa aritzen garelako”. Hirurek diote “Kopa berezia da”. Maite Zugarrondo azaldu du “guda bat da, zortzi taldeen artekoa”, horregatik, “partidaz partida joan behar dugu”. Eta aurrenekoa Elche Mustang taldea da, larunbatean 16etan (ETB zuzenean). “Elchek partida zaila jarriko digu baina gure taldearengan konfiantza dugu” dio Menéndezek. Finalerdietan, SUPER AMARA Bera Berak igandean (16etan edo 18,30etan) KH7 BM Granollers edo Mecalia Atlético Guardés izango du aurrean. Bestetik, Rincón Fertilidad Málagak Rocasa izango du aurrean (18,15etan) eta Godoy Maceira Porriñok Helvetia Alcobendas (20,30etan).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores