Emakumezkoen senior mailako Euskadiko txapelketa lortu eta gero, igoera fasea jokatzeko aukera ere bai, Bera Bera Eskubaloiak Espainiako Federazioari sektorea antolatzea eskatu zion eta gaur proposamena onartu dela jakinarazi dute.
Hortaz, emakumezkoen bigarren mailan jokatzeko igoera fasea hartuko du Bidebietak, maiatzaren 12tik 14ra bitartean, lauko finala formatoan non, donostiarraz gain, Sinfín, Club Balonmano Móstoles eta Nafarroako Malkaitz parte hartuko dute.
Txapeldunak Zilarrezko mailan jokatuko du eta bigarrenak zain egon beharko du, izan ere, prestatu diren sei sektoreetako bi onenak ere igotzeko aukera izango dute.