Bera Bera

Select your language

Iaz bere 25. urteurrenean Kopako fase finalak jokatzen, guztiak jarraian gainera, Donostiara garaikurra jabetzean ekartzen lortuta, 38. edizioaren bezperan, SUPER AMARA Bera Bera ziklo berri bat zabaldu nahi du segituan.
O Porriñon baino hobeto inon, 2013 eta 2016an lortu baititu Bera Berak Kopak eta iaz hamarkada harrigarria osatu zuen, L’Eliana 2007an eskuratu zuen aurreneko titulotik azken hamar urtetan zortzi finaletan egon dira donostiarrak bost aldiz garaikurra altxatuz. Hortaz, bost aldiz izanda, garaikurra Donostian geldituko da. 2012an Altean jokatu zenetik, final guztietara iritsi da Bera Bera, hau da, azken bost finaletan izan da hiru aldiz irabaztea lortu duelarik: Porriño 2013, Alcobendas 2014 eta Porriño 2016.
Garaikur berria egin behar izan dute 38. Ediziorako. Bertan zortzi talde izango dira, multzoko goiko aldetik SUPER AMARA Bera Bera vs Elche Mustang aurrez aurre (larunbatean 16etan, ETB) eta Mecalia Atlético Guardés vs KH7 BM Granollers (larunbatean, 12,30etan) eta beheko aldetik: Rincón Fertilidad Málaga vs Rocasa Ace Gran Canaria (larunbata, 18,15etan) eta Helvetia Alcobendas eta Godoy Maceira Porriño antolatzailea (20,30etan).
Finalerdiak igandean 16etan eta 18,30etan; finala maiatzak 1, astelehena, 13etan.
Gipuzkoarrek 59 kopako partida jokatu dituzte -57 fase finaletan- eta 1.500 goletara iristeko bakarra falta zaie.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores